jueves, 3 de diciembre de 2015

KOLOREEN - BILA



ADINA:8-14 urte bitartekoak.
PARTAIDEAK:Zenbaki bakoitiak 5-21 pertsona inguru.
IRAUPENA:30-45 minutu inguru.
EZPAZIOA:Handia eta altzari askorekin.
MATERIALA:
·        Orriak  2-3 inguru.
·        Margoak.
·        JOLASTEKO GOGOAK !!!
NOLA JOLASTU:
Lehenengo  5zm-ko karratuak egin behar dira orrietan.Gero karratuak moztu eta margotu egin behar dira nahi dituzun koloreekin. Ondoren, bi talde egin behar dira ,eta  pertsona bat erdian gelditu behar da. Erdian geratzen den pertsona horrek karratuak ezkutatu behar ditu besteak begiratu gabe . Karratuetan margoztutako koloreak taldeetan banatu beharko dira. Adibidez, bost pertsona badaude lila, urdina, berdea, beltza eta horia koloreak banatu beharko dira. Ondoren,erdian dagoen pertsonak kolore bat esan behar du. Talde bakoitzean, kolore hori duenak,beren kolorez margoztutako karratua aurkitu beharko du. Karratua aurkitzen duena, puntua irabaziko du. Puntu gehien irabazten duen taldeak irabaziko du.Eta orain… Dena prest dagoela… JOLASTERA  !!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario