
Baziren
behin, Atxondoko sei lagun. Lagun horiek: Alizia,
Luzia, Elene, Unai, Mario eta Igor deitzen ziren. BOOSTER izeneko detektibe talde
bat osatzen zuten.
Martxoaren
15ean, gizon bat beraien laguna hiltzen ikusi zuten elizaren kanpoan. Ondoren, gorpua aztertu eta plan bat pentsatu zuten. Gauean hiltzailea nor
den jabetzeko esnatuta geratuko zirela pentsatu eta egin zuten. Gau erdian, hiltzailea beraien etxean agertu zen.
Hiltzailea
beltzez jantzita zegoen eta maskara zuri bat ere zeraman. Hiltzailea etxearen
lehiotik sartu zen eta umeen atzetik zihoan.
Orduan umeek
mutilen logelara joan eta Igorren argazki kamara hartu zuten.Eraileari argazkia atera zioten eta
flash-aren eraginez leihotik erori eta hanka apurtu egin zuen. Egoera horretan ezin zen mugitu
ere egin.
BOOSTER
taldeak poliziei deitu zieten. 10minutu igaro ondoren poliziak etorri eta
hiltzailea harrapatu zuten. Maskara kendu, eta BOOSTER taldeko kideen irakaslea zela konturatu ziren. Jarraian poliziak
Kartzelara eraman zuten.
BOOSTER
taldeari urrezko dominaz saritu zieten misterio asko ebatzi zutelako eta hortik aurrera,
BOOSTER taldeak bide horretatik jarraitu zuten.

No hay comentarios:
Publicar un comentario