miércoles, 22 de marzo de 2017

Brownie tazan txokolatearekin(taza bat)

BROWNIE TAZAN TXOKOLATEAREKIN ( TAZA BAT)

OSAGAIAK:
-Arrautza bat
-2 koilarakada gari irin
-Koilarakada bat gurin urtua
-Koilarakada bat esne
-3 koilarakada kakao
-3 koilarakada azukre
-Tableta bat txokolate

BITARTEKOAK:
-Taza bat
-Bol-a
-Koilara bat
-Mikrouhina
-Edalontzia

NOLA EGIN:
Lehenengo, arrautza bolean ondo irabiatuko dugu. Ondoren, gurina edalontzian ipiniko dugu, eta mikrouhinean sartuko dugu ondo urtu arte. Gero, gurina eta esnea arrautzarekin nahastuko dugu. Hori egin eta gero, kakaoa, azukrea eta irina esnearekin, gurinarekin eta arrautzarekin nahastuko ditugu. Jarraian, txokolatea zatitan zatituko dugu eta arrautzaren nahastean botako dugu. Behin hori bukatuta, nahastea tazara botako dugu. Azkenik, 3 minutu sartuko dugu mikrouhinean.

ON EGIN!!!


No hay comentarios:

Publicar un comentario