jueves, 18 de enero de 2018

inkesta

Elkarrizketa

Miren Amuriza
Kaixo, Miren! Jarraian galdera batzuk egingo dizkizugu:

  1. Zein da zure izen osoa? Miren Amuriza Plaza da nire izen osoa.

  1. Noiz jaio zinen? 1990eko martxoaren 1ean jaio nintzen.

  1. Zure gurasoak ere bertsoaren munduan ibiltzen dira? Bai, nire aita bertsolaria da eta nire ama bertsolaritza irakaslea.

  1. Zenbat urterekin hasi zinen bertsotan? 12 urterekin hasi nintzen.

  1. Hobbieren bat daukazu? Bai, idaztea asko gustatzen zait.

  1. Euskal Herriko bertsolari txapelketan txapelduna izan zara inoiz? Ez, baina 3 aldiz heldu naiz finalera.

  1. Noiz abestu zenuen lehenengo aldiz jende aurrean? 2002an, Bizkaiko Eskolarteko txapelketan, Bilboko El Carmen aretoan jende aurrean kantatu nuen lehen aldiz.

  1. Zure amari omenaldi bat egin zenion, ezta? Bai, Maddalen Arzalluzekin batera egin nuen.

  1. Euskal filologia ere ikasi zenuen, ezta? Bai, Gaizteizen ikasi nuen.
  2. Igartza saria ere irabazi duzu, ezta? Bai, paperzko txoriak proiektuari esker irabazi nuen 2017an.
  3. Bertsoez gain musika taldeetan ere ibili zara, ezta? Bai talde batzuetan kolaboratu dut. Pirritx eta Porrotxen abesti baten hitzak idatzi eta abestu nuen.
  4. Egunkarietan eta aldizkarietan ere kolaboratu duzu, ezta? Bai, Berria egunkarian eta Anboto astekarian kolaboratu dut.


Eskerrik asko Miren eta urrengora arte!

No hay comentarios:

Publicar un comentario