jueves, 14 de diciembre de 2017

PAZADIZOA

BI ANAI
Baziren behin bikiak ziren bi anai, Ibai eta Mikel. Oso txarto moldatzen ziren elkarrekin, horregatik beraien gurasoak beraietaz nazkatuta zeuden. Egun batean, Mikel lagunekin irten zen kalera eta Ibaik berarekin joan nahi zuen, baina ezin zela joan esan zion. Horregatik etxean geratu zen Ibai eta plan bat pentsatu zuen. Bikiak zirenez antza handia zeukaten, orduan Ibaik plana pentsatzen amaitu zuenean beraien lagunekin irten zen kalera. Ibaik beraren lagunei esan zien plana eta hauek kasu egin zioten. Plana honakoa zen: Mikelengana joan eta bere lagunei eta berari futbol partida bat jokatzeko esan zien. Galtzen zutenek, irabazleen aginduak bete behar zituzten. Ibaik irabazi zuen, orduan Mikel amorratu egin zen. Aste bat barru Mikelek plan berdina egin zuen, baina oraingoan, Ibai ez zegoen ados. Gurasoek guzti honen berri izan zuten eta Mikel zigortu zuten. Bi aste barru, Ibairi ordenagailu portatil bat erosi zioten eta Mikeli ez eta gurasoak hau esan zioten Mikeli:
-Zure anaiarekin ez bazara ondo moldatzen, ez dituzu zure gustuko gauzak lortuko.
Orduan, Mikel bere anaiarengana joan zen barkamena eskatzera eta Ibaik barkatu egin zion. Biak gurasoengana joan ziren, barkatu zirela esateko.
Hortik aurrera familia pozik eta alai bizi ziren.



ESPERO DUGU GURE PASADIZOA GOSTOKOA IZANA!!!

No hay comentarios:

Publicar un comentario