martes, 19 de diciembre de 2017

Saguzarra
Saguzarra animalia ugaztuna da. Hasiera batean saguzarrek besoak zituzten baina orain hegoak. Horregatik, saguzarra hegan egin ahal duen ugaztun bakarra da.
Hegan egiteko modua ez da hegaztiena bezalakoa ez dituelako hegoak mugitzen, hatzak baizik. Hatzen artean mintz batzuk dituzte patagio izenekoak.
Saguzar batzuk 29-33mm artean neurtzen dute eta 2gr pisatzen dute. Handienek, berriz, 1,5 metro neurtzen dute, eta 1,2 kg pisatzen dute.
Gehienak intsektujaleak eta fruitujaleak dira. Kalkulatzen da saguzarren 1100 espezie daudela mundu osoan. Beraien bizilekuen arabera, saguzarrak 3 motatakoak izan daitezke: Haitzulotarrak, erdi-haitzulotarrak eta kanpozaleak.
Haitzulotarrak haitzuloetan bizi diren saguzarrak dira eta honako saguzarrak dira: Kobazulo saguzarrak, ferra saguzar mediterraneoa, arratoi belarria eta tomes saguzarra.
Erdiaitzulotarrak haitzuloetan eta kanpoan bizi direnak dira eta honako hauek dira: Ferra saguzar txikia, ferra saguzar handia bizar saguzarra, iparraldeko balarriandi arrea eta bechstein saguzarra.

Kanpozaleak kanpoan bizi direnak dira eta hauek dira: Saguzar arrunta, gau saguzar txikia eta beratze saguzarra.

No hay comentarios:

Publicar un comentario