jueves, 8 de marzo de 2018

SUGEAK Sugeak hankarik gabeko narrasti haragijaleak dira. Hankarik gabeko sugandiletatik bereizten dira ez dutelako betazalik. Euren gorputz estuak izan ahal izateko binaka dituzten organoak (adibidez giltzurrunak) bata aurrean eta bestea atzean dituzte. Gehienek birika bakarra dute. Era guztietako tamainak dituzte. Adibidez, batzuk  oso txikiak dira eta 10cm neurtzen dute. Beste batzuk, oso handiak dira eta 76 metro neurtzera heldu ahal dira. 2.900 espezie inguru daude munduan eta 4 motatan sailkatzen dira. Sugeak Antartika ez beste kontinente guztietan aurki daitezke, baita itsasoan ere, 4.900 metroko sakoneran. Munduko uharte askotan ez dago sugerik, adibidez Irlanda, Islandan eta Zeelanda Berrian. Espezie gehienak ez dira pozoitsuak eta pozoia dutenek batez ere hiltzeko erabiltzen dute. Espezie batzuek duten pozoia nahiko indartsua da gizakiak hiltzeko.

No hay comentarios:

Publicar un comentario